14 Orduak

Filosofia

14 orduko ibilaldia kirol ekitaldi bat da eta Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen duten mendietan zehar egiten den txangoa da, ia 70 km dituena. Tolosatik irten eta Tolosara iristen da Ibarra, Leaburu, Gaztelu, Berastegi, Orexa, Lizartza, Areso, Gorriti, Azpiroz, Lekunberri, Baraibar, Iribas, Uharte Arakil, Amezketa, Alegia, Altzo eta Tolosa-ko udalerriak igarota.

JATORRIETARA
ITZULIZ

Aurtengo helburuek atzera begira jarri gaituzte; izan ere, ibilaldi luze honen aitzindariek egin ohi zuten bezala egitea nahi genuke.

Hasierako mendizale haiek ez zuten lasterketa egiteko asmorik; bai, ordea, bere buruak neurtzeko, mendian egun-pasa ederra egiteko, lagun artean gozatzeko… Mendizale haiek motxilan eramaten zuten behar zen guztia.

Era berean, ahal dela behintzat, errepideak saihesteko ahaleginarekin jarraituz, eutsi egingo diegu 2012 eta 2016ko berrikuntzei: Plazaolako trenbide zaharrean barrena iristea Lekunberrira, eta mendiz jaistea San Migeldik Guardetxera, garai bateko telegrafoaren ibilbidean barrena. Hala ere, ezingo dugu dena berreskuratu: desagertutako bidezidorrak, gero eta ugariagoak diren errepideek hartutako lekuak, etab. Haietako bizipenek ihes egin zuten betiko.

Bestalde, eta gure pentsamoldeari kasu eginez eta aurreko edizioan egin genuen bezala, EZ DUGU JATEKORIK BANATUKO, URA BESTERIK EZ DUGU EMANGO eta, beste behin ere, gogorarazi nahi dizuegu XIV orduko hau IBILALDIA dela, ez MENDI-LASTERKETA.

Animatzen zareten guztientzat, jakin ezazue izena emateko unean kamiseta eta ibilbideko txartela jaso ahal izango dituzuela.

Besterik gabe, goza dezazuela mendian zabiltzaten bitartean.

Agur bero bat denoi.
ARALARKO ADISKIDEAK

 

ETOR ZAITEZ MENDIZALETASUNAREN FESTA HONETARA!

XIV ORDUKO IBILALDIA
14 orduko ibilaldia kirol ekitaldi bat da eta Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen duten mendietan zehar egiten den txangoa da, ia 70 km- dituena. Tolosatik irten eta Tolosara iristen da Ibarra, Leaburu, Gaztelu, Berastegi, Orexa, Lizartza, Areso, Gorriti, Azpiroz, Lekunberri, Baraibar, Iribas, Uharte Arakil, Amezketa, Alegia, Altzo eta Tolosa-ko udalerriak igarota.
© 2024 / 14 Orduko Ibilaldia. Web design by Dosges