ARALARKO
ADISKIDEAK

Aralarko Adiskideak 1927an sortu zen mendi talde bat da. Bere helburuetako bat mendira txangoak egiteko gogoa bultzatzea da, bereziki Aralargo mendikatera. Garai hartan mendira irteerak egiteko ohitura hasten ari zen eta mendizaleei oso zaila egiten zitzaien mendi magaletara iristera garai hartako errepideak eta ibilgailuengatik. Hori dela eta Aralargo mendi katean aterpe bat izatearen asmoa pizten hasi zen mendigoizale batzuen bihotzean, hura izan ezkero bertatik Aralargo mendi kate osoa oso eskura egongo litzakelako. Aralarko Adiskideaken jaioera asmo horiekin lotu beharko genuke.