artikuluak

XIV. Orduko Ibilaldiaren Mendeurrena

Datorren ekainaren 7an ehun urte igaroko dira 1925eko egun hartatik. Ikusmin handia sortu zen, Tolosaldeko hamalau mendizalek, Francisco Larrañaga Goyak (Patxi Txortxi) gidatuta, Tolosa, Gaztelu, Uli, Gorriti, Lekunberri, San Miguel, Guardetxe, Igaratza, Ametzeta, Alegui, Tolosa mendi-zeharkaldi zirkularra egitea helburu izan zutenean. Guztira 70 bat kilometroko ibilbidea izan zen, eta XIV ORDUAK bezala igaro zen historiara, prestakuntza oneko mendizaleek egiteko denbora egokiena hauxe zela uste baitzuten.

Larrañagaz gain, Ramón Barrio, José Albero, Paco Tuduri, Eduardo Laborde, Juan Jaúregui, Anthon Subijana, Teodoro Agote, Ricardo Díaz, Francisco Labayen, Ricardo Azaldegui, Manuel Laborde, Víctor Arrillaga eta Simón Arruek hartu zuten parte martxan.

Hurrengo urtean, 1926an, maiatzaren 30ean martxa errepikatu zen mendizale gehiagorekin. 1943 eta 1967an Aralarko Adiskideak edo Los Amigos de Aralar elkarteak antolatua, jada Ibilaldi Neurtu bezala egin zen, lehiarik gabea, biak ibilbide eta izen berarekin.

1972tik aurrera da, Montrealgo Olinpiada zela eta, "XIV. Orduko Ibilaldia" instituzionalizatu zela Olinpiar Urteekin kointzidituz, Euskal Herriko mendi ibilaldirik garrantzitsuena eta ezagunena bezala, beti ere Aralarko Adiskideak elkarteak antolatuta.

2020an izan ezik, Covid pandemiagatik ez baitzen ospatu, milaka mendizale izan dira XIV. Orduko Ibialdiaren hamahiru edizio "olinpikoetan", eta efemeride hori ospatzeko, A.A.k honako ekitaldi hauek antolatu ditu:

  1. Aranburu Jauregia. Erakusketa. Maiatzaren 5etik ekainaren 7ra. Komisarioa Xabier Aguirre.
    Garaiko jatorrizko dokumentuak, argazkiak, kartelen bilduma osoa, koadernotxo edo liburuxkak, diplomak, ordutegi-kontrolen fitxak, parte-hartzaileei egindako opariak eta beste objektu edo dokumentazio batzuk erakutsiko dira. Areto batean bideo proiekzio bat ere egongo da modu jarraian.
  2. Topic. Ekainaren 5a. 19:00etan.
    Francisco Tuduriren "XIV. Orduko mendeurrenean" hitzaldi-proiekzioa, ibilaldiaren jatorriari eta bilakaerari buruz. Hitzaldiarekin batera, argazkiak eta dokumentuak proiektatuko dira aldi berean.
    Jarraian eta amaitzeko, Pablo Dendaluzek egindako bideo bat proiektatuko da (Tolosako Kaxoia).

ETOR ZAITEZ MENDIZALETASUNAREN FESTA HONETARA!

XIV ORDUKO IBILALDIA
14 orduko ibilaldia kirol ekitaldi bat da eta Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen duten mendietan zehar egiten den txangoa da, ia 70 km- dituena. Tolosatik irten eta Tolosara iristen da Ibarra, Leaburu, Gaztelu, Berastegi, Orexa, Lizartza, Areso, Gorriti, Azpiroz, Lekunberri, Baraibar, Iribas, Uharte Arakil, Amezketa, Alegia, Altzo eta Tolosa-ko udalerriak igarota.
© 2024 / 14 Orduko Ibilaldia. Web design by Dosges
Pribatutasun laburpena

Web-orri honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientzia hoberena eskaintzeko. Cookien informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure web-orrira itzultzen zarenean ezagutu edo web-orriko zein sekzio iruditzen zaizun interesgarri eta erabilgarriena gure lantaldeari helarazi bezalako funtzioak betetzen ditu.